Lehenik eta behin, gure zorion eta eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Desfilean eta Mozorro-lehiaketan parte hartu duzuen talde eta norbanako guztiei (saria irabazi ala ez). Zuek zarete Laudioko Inauteria urtetik urtera biziberritzen ari zaretenak. Gure txalo denak zuentzat dira.
Ezin ahaztu dezakegu halaber, Inauterietako bi ekimen garrantzitsuenak, Desfilea eta Sorgina erretzeko ekitaldia ikustera bertaratu den publiko guztia. Inoiz baino gehiago izan zarete eta marka denak hautsi ditugu. Eskerrik asko beraz.
Inauteriak girotzen eta alaitzen lagundu diguten antzerki, musika eta kultur talde guztiak ere gogoan izan nahi ditugu. Euren lan handiari eta jarrera bikainari esker, gure lana askoz errazagoa izan da.
Eta azkenik, gure buruari ere zorion eta esker gutxi batzuk. Gauza asko egin behar izan dira (ekitaldiak planifikatu, publizitatea banatu, karroza eder bat prestatu, lehiaketa antolatu, milaka gauza txiki koordinatu, bi egunetan zehar hamaika txanda egin… zerrenda amaigabea da!), baina egindako esfortzuak merezi izan du.
Datorren urtean berriro zuek denak Inauterietan ikustea espero dugu. Guk, gure aldetik, egindako akatsetatik ikasi, jasotako ideia eta iritziak kontuan hartu eta ahal dugun guztia hobetzen saiatuko gara. Geroz eta gutxiago falta da 2013ko inauterietarako!
Bitartean, beste hamaika ospakizunetan elkar ikusiko dugu Laudioko kaleetan!!
Felicidades y muchas gracias a tod@s… ¡y hasta el año que viene!


























